Watch videos with subtitles in your language, upload your videos, create your own subtitles! Click here to learn more on "how to Dotsub"

the doctor

0 (0 Likes / 0 Dislikes)
Kontatzera noan istorio hau Euskal Herrian gertatu zen. Batzuek ez dute jakingo herri hau non den ere, beraz, lehenago aurkeztu egingo dizuet. Euskal Herria Frantzia eta Espainiaren artean dago. Zurrunbilo politikoak ederki astindu du munduko txoko hau; berton liskar etnolinguistikoak ez du etenik izan ehunka urtean. 1936etik 1975ra arte Espainia Francisco Francoren diktadurapean egon zen. Erregimen hau oso errepresiboa izan zen bereziki euskal kutsua zuen edozerekin 1959an ETA jaio zen, talde honen helburua Euskal Herriaren autodeterminazioa zen. Hau izan zen Espainiako Gobernu eta terroristen arteko gerraren hasiera gaurko egunean ere bizirik dirauen gerra Istorio hau hirurogeitahamarrak hasi berriak zirela hasten da: orduan zu, mediku gaztea, Oiartzun aldera jo zenuen bertako klinikako mediku nagusia izateko emaztearekin joan zinen, ez zenuten umerik. Jendeak hasieratik maite izan zintuen. Desberdina zinen, oso progresista, irekia zinen, medikua izatea gustatzen zitzaizun, jendea ere bai. Hau da elkar ezagutu genuen eguna, 1974ko uztailaren 8a 1977ko goiz batez ETAko komando batek Poliziaren komisaldegi bat atakatu zuen zenbait kide zaurituta zegoen eta medikua behar zuten ETAko kideek zugana jo zuten laguntza eske lagundu beste aukerarik ez zenuen 17 egunez zaindu zenituen poliziari ezer ez esateko agindu zizuten gero ixilik egon bazinen ere jakin zuten epaitegira eraman eta errugabe egin zintuzten gertakari izugarri hark iragana zirudien baina bizitza ez zen ostera bere onera etorri ETAren mehatxu andana jaso zenuen burgesiaren kide zinela zioten eta, beraz, beren borrokaren aldeko zerga ordaindu behar zenuen estortsioak aurrera egin zuen eta zu beldurtzen hasi zinen Orduan, 1982ko martxoko gau batez, gauza txundigarri bat gertatu zen Espainiako poliziak atxilotu egin zintuen terrorismoarekiko kolaborazioaren akusaziopean inkomunikaziopean jarri zintuzteten ez abokaturik, ez harremanik kanpoko munduarekin... Bederatzigarren egunean libre utzi zintuzten. ikusi zintuztenek esan zuten jadanik ez zinela pertsona. zentzurik gabeko mamu-zomorro batez estalita agertu zinen hurrengo gau bietan familiarekin geratu zinen baina, zuk etxera joan nahi zenuen eta ama zuregana joan zen. Lur jota eta endredauta zeunden, amari loa behar zenuela esan zenion... ...Ez zinen berriz itzartu. Amnesty International-ek bi mediku bidali zituen zure autopsia behatzeko, harrituta geratu ziren ikustean hura burutu zuen medikuak ez zituela tortura zantzu guztiak aintzat hartu ere egin. Dena egina, dena garbi, epaiketarik ez, justiziarik ez. Amnesty Internationalek Espainiako Gobernuari Muruetagoienaren kasua aztertzeko eskatu dio. Muruetagoienaren autopsiak tortura zantzuak aurkitu ditu. Manifestazio eta grebak Muruetagoienaren heriotza salatzeko. prentsaurrekoan konfirmatu zuten heriotza tortura fisiko eta psikikoen ondorio izan zela. Bere ahulean ankerki hartu zuten. 25 urte pasatu dira ezin zaitugu ahaztu nik ez zaitut ahaztuko Esteban Muruetagoienaren heriotzaren 25. urteurrenaren konmemorazioa. 2007ko martxoan

Video Details

Duration: 10 minutes and 40 seconds
Country: United States
Language: English
Views: 269
Posted by: vladis on Nov 18, 2008

ten minues documentary about torture

Caption and Translate

    Sign In/Register for Dotsub to translate this video.