Watch videos with subtitles in your language, upload your videos, create your own subtitles! Click here to learn more on "how to Dotsub"

Mr Winkle wakes

0 (0 Likes / 0 Dislikes)
Mr Winkle ehun urtez lo egon ondoren, esnatu, eta mundua aldatuta zegoela konturatu zen. Oraindik erdi lo, eraikin altu baterantz jo zuen. Bertan, jende bitxi eta soinu ezezagun ugarirekin egin zuen topo. Irudiak eta dokumentuak bat-batean inprimatzen zituzten gailuak zeuden nonahi. Hainbat negozio gizon-emakume beste herrialdetako pertsona batzuekin hitz egiten ari ziren. Pertsona hauek pantailetan ikus zitezkeen. Aldaketa gehiegi Mr. Winkle gaixoarentzat! Handik aldentzeko beharra sentitu zuen. Ondoezik, ospitalera joan behar izan zuen. Ospitale barruan, makinei esker bizirik mantentzen zituzten gizon-emakumeak ikusi zituen. Ebakuntzetan laserrak eta X izpiak erabiltzen zituzten... Sinestezina egin zitzaion! Han ere ondoezik zen. Kanpoalderantz abiatu zen. Ez zekien norantz jo. Bide luzea egin zuen, indarrak agortu zitzaizkion arte. Aurreraxeago ikastetxe bat ikusi eta bertan sartu zen. Azkenean, ezagun egiten zitzaion zerbait! Ikasleak ilaratan eserita zeuden, irakasleak hainbat azalpen ematen zituen bitartean: irakurmena, idazmena, aritmetika... Ikasleek apunteak hartzen ari ziren. Horrela egun osoan zehar... Kanpokoaldeko eraginik txikiena ere ez zitekeen ikusi. Mr. Winkleri eskola gustatu zitzaion! Uauu!! Ospitalean ikusitakoaren antzeko gailu bat zegoen gelaren izkina batean, baina hautsez beterik zegoen, inork ez baitzuen erabiltzen. Mr. Winklek gogoan zuen eskola zen! Oso atsegina egin zitzaion ikustea, 100 urte ondoren, oraindik ere hainbat tokik berdin jarraitzen zutela.

Video Details

Duration: 2 minutes and 50 seconds
Country: United States
Language: English
Genre: Animated
Producer: http://creatinglifelonglearners.com/
Views: 158
Posted by: euskaljakintza on Feb 7, 2010

100 urte lo egon ondoren, Mr winkle esnatu eta konturatzen da den-dena aldatuta dagoela, eskola izan ezik.

Caption and Translate

    Sign In/Register for Dotsub to translate this video.