exelearning overview
0 (0 Likes / 0 Dislikes)
Kaixo, Exe, XHMTL editorea
edozein irakaslek irakats-baliabide egituratuak sortu eta
formatu estandarretan aisa paketatzeko diseinaturiko tresna da.
Hartara, LMSetan (Learning Management Systems) edo biltegietan antolatzeko.
Ez duzu zertan txintik jakin, ez XHTML egiletzaz, ez paketatze estandarrez.
Kode irekia da, beraz zure erakundeko edozeinek
zabal edo molda dezake.
Deskargatzeko eta erabiltzeko binarioak musutruk ematen ditugu
bai Microsoft Windowserako, bai Lynux eta Mac Oserako.
Hasteko modu ona deskargatzea eta probatzea izango da.
Nik, hala ere, bultzadatxu bat emango dizut lanean has zaitezen lehenbailehen.
Gure xedea IMS Common Cartidge bat sortzea da..
Exeren egile-pantaila bat dugu hau.
Ikusten duzunez, erabiltzailearen interfazea hiru zatitan banaturik dago:
eskema- panela, gure unitatearen egitura eraikitzen dugun lekua;
egiletza panela, non orri bakoitzaren edukien egiletza aitortu
eta unitatari propietateak eransten dizkiogun;
eta iDevice menua:
hemen orri bakoitzaren edukien egitura egiteko moldeak aukera ditzakegu.
Ni beti hasten naiz eskematik.
Egin dezagun ba hori. Nire unitatearen orrien eskema egingo dut.
Orria gehitu botoia zapal dezaket orri kopurua emendatzeko,
edo berrizendatzeko botoia erabil dezaket,
edo, klikatze bikoitza egin izenak emateko.
Eremu honetan, nodoak mailaz igo edo jeits ditzaket,
hierarkian non kokatu nahi ditudan,
edo hierarkiaren barruan leku batetik bestera mugitzeko.
Nire unitatearen oinarrizko egitura egina dudala.
orri bakoitzean lan egiten hasteko prest nago.
IDeviceen momentua da!
IDeviceak bere baitan egitura pedagogiko bat daukaten
modelatze orriak dira.
Objectives izeneko iDevicearekin hasiko naiz.
IDevice honek lan-eremu sinple, bakarra du,
bere baitan testu editore aberatsa du
testuaz gainera, irudiak, videoa, audioa, sinbolo matematikoak... sartzen uzten didana
Testua sartua dudanean marka berdea sakatu dezaket.
Momentuz, iDevice honekin bukatu dudala adierazteko.
Eta honela, berehala ikusiko dut zer itxura izango duen ene orriak
webean jarriko dudan LMS horretan.
Editatzen jarraitu nahi badut, edit kutxatila sakatu
eta berehala naiz edit moduan.
IDevice hau borratu behar badut X gorria erabil dezaket,
edo iDevice hau koka dezaket orriaren barruan,
edo beste orri batera mugi dezaket.
IDeviceek aholkuak ematen dizkigute eremu guztiak betetzeko
eta iDevice bakoitzaren erabilpenari buruzko egilearentzako informazioa .
Hortik aurrera unitatea eraikitzen jarrai dezaket
0rri bakoitzari iDevice berriak gaineratuz
eta orri bakoitzean lan eginez
iDeviceak eta testua gaineratuz, exen testu librea deritzona.
Estiloen menua exek duen beste ezaugarri praktiko bat da.
Honela estilo bakar bat eman ahal izango diezu zure unitate guztiei.
orain nire uniteteko orri guztiek estilo berri hau hartu dute.
Zure artxiboak zenbait metadatu ere exportatuko ditu.
Beraz, paketeari propitateak erantsi ahal dizkiot
eta gainera metadatu batzuk paketearekin batera exportatuko dira
gero biltegietan errezago aurki ditzagun.
Metadatuak paketeari erantsita, esportatzeko prest nago
Artxiboa-esportatu-Common Cartridge menura jo eta emaiozu izena.
Honela, pakete osoa esportatzen da formatu estandarrean,
ez duzu zertan arduratu paketatzearen xehetasunez,
exek egingo du zure lekuan.
Errekurtso guztiak elkarri lotuta daude
metadatu eta guzti.
Prest nago ZIP artxibo hau nire LMSra igotzeko
edo Common Cartridge gailu batera.
Hori bezain sinplea da!
Editatzen jarraitzeko orri eta iDevice gehiago erants ditzaket
existitzen diren iDeviceak editatu ditzaket,
estiloa aldatu.
Exe benetan da erraza erabiltzen;
XHTML edizioaren xehetasunez arduratzen da
eta aukeratu dugun paketatze sistemaren barrunbeez.
Gure edukiak hartu eta modu ezberdinetan esporta ditzakegu:
Agian web-orri sail bat nahiko dugu
edo akaso, iPoderako ohar bilduma bat.
Exerekin trebeago bihurtu ahala
zure iDeviceak zeuretara moldatu nahiko dituzu
Editore sinple bat ere erantsi diogu
horrela zure iDevice bilduma zabal dezakezu
zure aplikaziorako edo zure erakunderako.
Erabiltzaileen interfazea 25etik gora hizkuntzan ematen da.
Nire gomendioa aukera honetaz balia eta exe deskarga dezazula da.
Hasi eta probatu:
berehala egingo dituzu paketeak formatu estandarretan.
Mila esker anitz!