Watch videos with subtitles in your language, upload your videos, create your own subtitles! Click here to learn more on "how to Dotsub"

Eva Mendes about fur

0 (0 Likes / 0 Dislikes)
Kaixo, Eva Mendes naiz, peta2rentzako. Izugarri gustatzen zait moda. Edozer gustatzen zait; okasio berezietarako soinekoa aurkitzetik bakero pare bat jartzera. Baina gustatzen ez zaidan gauza bat larrua da. Milioika animalia hiltzen dituzte euren larruagatik. Azeriak, untxiak, mapatxeak, fokak, katamotzak eta baita txakurrak eta katuak ere elektrokutatu, kolpatu edo bizirik larrutzen dituzte modaren izenean. Gauza da beti ez dudala jakin izan animaliak nola hiltzen dituzten larrua lortzearren, eta nik ere larrua jantzi izan dut. Baina larru industria zein krudela den ikusi nuenean, eta ez daudela animalia hauek babestuko dituzten legerik, zin egin nuen ez dudala inoiz gehiago jantziko. Mesedez, bat egin ezazu nirekin batera, larru negozio internazionalen oihal ostera goazen heinean, eta aurkitu itxura ederra nola izan dezakezun animalien sufrimendua bultzatu gabe. Altzairuzko matraila zepoak Europako leku gehienetan debekatuta egon arren, Estatu Batuetan, Errusian eta Kanadan, zepoaren erabilera oso zabalduta dago. Zepo bidez harrapatzen diren animalien artean, ohikoenak azeriak, bisoiak, mapatxeak eta koioteak dira. Txakur eta katuak ere, maiz zepo hauetan harrapatuta geratzen dira, zepoak sarritan etxeetatik gertu jartzen baitira. Kastoreak askotan ito egiten dira urpeko zepoetan harrapatuta geratzean. Ehunka mila foka gazte hil arte kolpatzen dituzte udaberriro Kanadako izotzetan. Hamarkada ugaritan galarazita egon den jarduna da, baina duela gutxi berrekin dio larru eskariagatik. Neure belaunaldia horrek dakarren ankerkeriaz jabetu gabe. Txinako untxi hauei deskarga bat ematen diete eskuko elektrokutagailu batez, eta buruz bera zinzilikatzen dituzte hanka batetik metalezko esekietan. Batzuetan, langileek behin eta berriro aplikatzen diete deskarga elektrikoa. Ziztada elektrikoa oso mingarria izan daiteke. Froga gisa, garrasika eta bere indarraren kontrola galtzen ari den untxi hau dugu, deskarga elektrikoa behin baino gehiagotan jaso ondoren. Oraindik kordean dagoen untxi honek, begiak zabal-zabal irekita dituela, bera baino lehenago dauden untxiei zintzurra eta burua labanaz nola ebakitzen dieten ikusi beharko du. Untxiei azala jertse bat bezala kentzen diete euren gorputzetik. Era berean, Txinan, animalia batzuk atzeko hanketatik eutsi eta lurraren aurka kolpatzen dituzte. Euren lepo edo bizkar hezurra hausten diete baina bizirik jarraitzen dute, eta bizirik daudela kentzen diete azala. Egoera ez da askoz hobea Estatu Batuetan, larru-nekazaritza baita animalien nekazaritzaren sektorean Gobernuak arautzen ez duen bakarra. Denetarik egiten da. Ikus dezakezun bezala, larruak ez du ezer ederrik. Moda dibertigarria izan beharko zela suposatzen da. Baina ez dago ezer dibertigarria animalien sufrimenduan. Munduan horrenbeste indarkeria dagoen garai honetan, indarkeria mota hau gutako bakoitzaren laguntzaz gelditu daitekeena da, jakinaren gainean dauden erosleak izanez. Bat egingo al duzu nirekin eta larru gabe ibili? Informazio gehiago nahi izanez gero... Eskerrik asko.

Video Details

Duration: 3 minutes and 20 seconds
Country: Spain
Language: English
Genre: None
Producer: Myself
Director: Myself
Views: 116
Posted by: garazi on Dec 9, 2009

Eva Mendes, a member of peta, explains how fur is obtained.

Caption and Translate

    Sign In/Register for Dotsub to translate this video.